Guardarrailes AsesiNOs


Gaur ospatu da urtero antolatzen den Aste Nagusiko Herri Krossa. Sei kilometroko zirkuitoa bete behar zen Arriagan hasita, gero pasealekutik Euskalduna jauregiraino. Aipatzekoa da korrikalarien eta ikusleen artean oso giro ona zegoela; antolatzaileen arabera mila partehartzaile egin dugu korrika, ta ni profesionala ez naizenez ailegatu naiz ia ia azkenian... baina tira, pozik. Helmugan normalian ematen dituzte kamisetak, eta bestelako gauzak eta herrituta geratu gara konturatu garenean dana agortuta zegoela, lotsagarria, berrogeitamar pertsona inguru geratu gara aho zabalik, eta kontua ez da kamiseta, motxila ta bestelako oparitxoak; gehien amorratzen nauena da dirua bazegoela korrikalari profesionalak ordaintzeko...baina ez al da kross popularra? ez dute kirola festa barne bultzatu nahi??


Hondatza hau izan da bodyboard munduko txapelketaren lekuko asteburu honetan; bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan munduko lehenengo postuetan daudenak hemen egongo dira.
Barinatxeko hondartzan aurki dezakegu sopelanako surf eskola; hemen surf ikastaroak eta materiala salgai duzue.
Euskadiko surfa interesatzen bazaizue hona hemen mamia duen webgune bat--> www.euskadisurfer.com